XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bainuan, ahateak xaplatzen, untziak hondoratzen eta Elixa urpean jolasten denean, aitak dio:
- Bainatzerakoan, betaurrekoak kenduko dituzu, noski.
Arratsean, Elixak tele-saio gogokoena ikusterakoan, aitak erraten dio:
- Telebista ikusteko, betaurrekoak ipini beharko dituzu.
Afaltzean, platera gudu-zelai bihurtzen denean, purea gaztelu bilakatzen, eta lukainka-zaldunak tomate saltsan borrokan dabiltzalarik, aitak berriz:
- Ez da dudarik jatorduetan kenduko dituzula, betaurrekoetan lurrina nardagarria baita.
Eta horra, iritsi beharreko egun beldurgarri, ikaragarri hori etorri da.
Elixak betaurrekoak hautatu behar ditu.